Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena. Zer da, zehazki?haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun…) beraien arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO,  hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.Bi jomuga nagusi ditu:Umeen erreferente eta gertuko diren helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea (umeei zuzentzerakoan baino, bereziki eta batez ere, helduak beraien artean hitz egiten dutenean).Umeen eredu diren helduen euskarazko portaerak bultzatuta, haurrek euskaraz hitz egitea normaltzat hartzea eta hizkuntza portaera hori barneratzea.Noiz eta non egingo da?Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean, eremu informaletan (parkeak, plazak, terrazak, etxea…) gauzatuko da ekimena. Parte hartu nahi dutenek erabakiko dute beren hizkuntza-praktikak non aldatu.Nola egingo da?- Ez da izenik eman behar. Ekimenarekin bat egiten dutenek aukeratuko dute hizkuntza-praktikaren aldaketa norekin martxan jarri.Solaskideek euskara dakiten kasuetan euskaraz egiten dugu (euskaldunak euskaldunari euskaraz).Lehen hitzak euskaraz egiten ditugu. Ezezagunekin zein euskaraz ulertzen duten ezagunekin.Kideak ulertu bai, baina euskaraz hitz egiten ez badigu euskarari eusten diogu, baita elkarrizketa elebidunetan ere.GORBEIALDEKO EGITARAUA ZUIARA ERE IRITSIKO DAGorbeialdeko Kuadrillan egitarau zabala prestatu dute bertako euskara zerbitzuek (hemen klik eginda ezagutu dezakezue), eta horien artean, Zuian ere egingo da jarduera bat: azaroaren 30ean (asteartea), 17:00etan udaletxean, JOLAS MOLAZ tailerraz gozatzeko aukera izango dugu. Bertan, euskarazko mahai-jolasak ezagutu  eta jolasteko aukera izango dugu, familian. Anima zaitezte, eta eman izena: https://entradium.com/events/jolas-molaz-euskarazko-mahai-jolassen-maratoia-zuian