Ikusi hemen ordutegi guztiak.
2025ko udal aurrekontuak lantzeko administrazio kontzejuetako herritarrekin egindako batzarretan, hainbat pertsonak kontzejuen eta Murgiaren arteko garraioa hobetzearen premia plazaratu zioten Udalari, azken honetan, Murgian, batzen direlako zerbitzu gehienak.
Eskaera horri jarraituta, Udalak gaur egun indarrean dagoen garraio zerbitzu eskaintza aztertu du eta ondorioztatu du eskaintza hori (AFAk eskainia) nahiko zabala dela. Horregatik, Udalak uste du aukera berriak aztertu aurretik, lehen pauso bezala, garrantzitsua dela herritarrek zerbitzu horiek ezagutzea.
Atxikituta garraio zerbitzu horien laburpena, guztion esku egon dadin.