Hondakin horiek ateratzeko, aurretik 661 835251 telefono zenbakira deitu edo notificaciones.daorje@grupodaorje.es helbidera idatzi beharko da.

Urriaren 1etik Daorje SL enpresaren ardura da Gorbeiako Partzuergoaren hiri hondakin solidoak jasotzea, Zuia barne.

Hala, orain tresna eta hondakin handien bilketa zerbitzua asterokoa izango da, eta asteazkenetan egingo da. Interesa dutenek gutxienez egun bat lehenago deitu (661 835251) edo honako e-postara (notificaciones.daorje@grupodaorje.es) mezu bat bidali beharko dute.