Urriaren 8an arratsaldez Murgian elkartuko dira eta urriaren 9ko 0:00etan irtengo dira parte-hartzaileak. 

Euskadiko hiru mendi altuenak (Gorbeia, Anboto, Aizkorri) zeharkatzen duen lasterketa Murgian hasiko da datorren urriaren 9ko 0:00etan.

XXII. edizio honek 1.000 parte-hartzaile izango ditu guztira (mendi martxa batean baimendutako gehieneko parte-hartzaile kopurua), eta horiek izan ziren 2019an egin zen zozketaren zortedunak, zozketan ia 2500 lagunek eman baitzuten izena.

XXII. edizio honetan, parte-hartzaileen % 94 Euskal Herrikoak dira, eta, gainerako % 6tik, Madril, Leon, Lleida eta Coruña dira partaidetza handiena duten probintziak. Guztira, 28 probintzia daude ordezkatuta.
Era berean, emakumeen partaidetzak gora egin du eta guztizkoaren % 10 baino gehiago da.

Martxa hau eta ibilbide zabalaren kontrola antolatu ahal izateko, antolakuntzak 400 pertsona baino gehiagoren laguntza du, bai eta udalen, erakundeen eta enpresa laguntzaileen laguntza ere, posible egiten baitute.