Azaroak 13an hainbat ekintza izango dira eguerdiz zein arratsaldez.

Euskaraldiaren alde sentsibilizatzeko asmoz, hainbat ekintza antolatu dira igande honetarako, azaroak 13.

12:30ean Euskaraldiaren inguruko mahai informatiboa eta banderola jarriko da plazan eta banderolak banatuko dira.

13:30ean poteo musikatua abiatuko da, Abetxukoko musikariekin.

Eta 18:00etan, bertso saioa izango da Gaztetxean, honako bertsolarien eskutik: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Eukene De los Aires eta Eli Zaldua.