Gazte eta umeei zuzenduta.

Igande honetan, urriak 13, Atzabal Mendi Taldeak ume eta gazteei zuzendutako mendi irteera antolatu du.

Astaiz mendira joatea da plana. 09:30ean egin dute hitzordua Parketxeko aparkalekuan.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi atzabalmenditaldea@gmail.com e-posta helbidera.