Goizeko 10:45etan Murgiako plazan elkartu eta 11:00etan emango zaio hasiera.
Ibilaldia popularra izango da, pertsona guztiei zuzenduta. Ez da ibilaldi lehiakorra izango eta bakoitzak ahal duen erritmoan egin ahal izango du.
Horrez gain, ez da izena eman behar eta parte hartzaile guztiek jasoko dute kamiseta bat.
Ekintza hau mugikortasun astearen barruan kokatzen da, Zuiako Udalak antolatuta.