Azaroaren 10ean.

Azaroaren 10ean, igandea, Senpereko Iduzkilore taldeak 'Ihesi' antzezlana eskainiko du Udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.

Bi emazte bide bazterrean.
Alde batetik, Sabina.
Zahar etxetik ihesi, inposatua izan zaion etorkizunetik ihesi.
Beste aldetik, Marga.
Familiatik ihesi, hatsik gabeko etxekoandre-bizitzatik ihesi.
Ihesbidean elkartuz eta norberaren ihesaren funtsei buru eginez, gero berri bat irudikatzen ibiliko dira jakin gabe haien ametsak zenbateraino gauzatuko diren…