Urriaren 1ean karpa informatiboa jarriko da Udaletxeko plazan.

Zuiako Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, Murgiako Administrazio Batzarrarekin lankidetzan, indarkeria matxistaren bat jasanez gero edo indarkeria hori ikus dezaketen pertsonentzat jarduteko protokoloa prestatu du jaietarako.

Gainera, urriaren 1ean, larunbatean, 00:00-04:00 ordutegian, karpa informatibo bat egongo da Udaletxeko plazan, zalantzak argitzeko, pegatinak, jarduera-protokoloak eta abar eskuratzeko.