Urriaren 15etik 18ra, ikastaroa.

Gorbeialdeko Kuadrillak 'Internet eta sare sozialak, nire negozioaren salmenta eta marketingerako' ikastaroa antolatu du.

Urriaren 15, 16, 17 eta 18an egingo da Murgian, 09:30etik 13:30era. Tutoretza pertsonalizatua ere eskainiko da. Doanekoa da, baina plaza kopurua mugatua da.

Langile, enpresaburu, ekintzaile eta langabetuei zuzenduta.

Honako gaiak landuko dira: sare sozialetan edukiak sortu; sare sozialetarako animazio eta bideoak muntatu mugikorreko app edo tablet bidez; eta jendeari arreta emateko tresnak, besteak beste.

Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko, 945 430167 edo ekonomia@gorbeialdea.eus