Laenananaranja konpainiaren eskutik.
Irailaren 18an, igandea, Laenananaranja konpainiak 'Kontukantari Bi' ikuskizuna egingo du Bea Murgia plazan, 12:30ean, Arabako Plazetan zirkuituaren barruan.
Bilboko konpainiak eskainiko duen ikuskizun hau 3 urtetik gorako publiko guztiarentzat da, eta gure oroimenean gordeta dauden kantuekin batera, antzerki garaikidea eta txotxongiloak uztartuko ditu.