11:00etatik 18:00etara, liburutegian, doan.

 

In Situ Art Festival (Introspektivas) ekimenaren baitan, 'Mudar-mutar' izeneko tailerra egingo da igande honetan, ekainak 3, liburutegian, 11:00etatik 18:00etara (bazkaltzeko atsedenaldia izango da).

Artista desberdinen lanak aztertuko dira eta aldaketak eta eraldaketak sorkuntzarekin duten harremana izango dute berbagai eta praktikagai.

Interesatuek infosituartfest@gmail.com e-posta helbidera idatzi beharko dute izena emateko.