Asteburu honetan hondaketa gehiago gertatu dira Zuian. Udala kezkatuta dago ekintza horiek dakartzaten kalte eta ondorioengatik, eta mezu hau helarazi nahi die udalerriko bizilagunei.

“Asteburuetan udalerriko gazteek edalontziak jaurti eta botatzen dituzte udal kirol instalazioetara. Batez ere, kezkatuta gaude igerilekuan, inguruko belarretan eta bestelakoetan agertzen ari diren kristalekin. Pertsona batzuei zauriak eragin dizkie”.

Horrez gain, zera gaineratu nahi du, “ezin ditugu horrelako ekintzak onartu. Hausnartu eta pentsatu dezagun bizikidetzaz eta besteekiko errespetuaz. Izan gaitezen kontsekuenteak eta salatu dezagun publikoki gertatzen ari dena”.

Ez da horrelako ekintzak gertatzen diren lehen aldia, eta horregatik Udala beste neurri batzuk hartzea aztertzen ari da kirol instalazio horietan bandalismoa saihesteko.