. Jadanik, uda hemen dugu eta horrekin batera Kuadrillako herrietako jaiakAskotan jai eta dibertsioak neska eta emakumeen aurkako eraso sexistak burutzeko aitzakia eskaintzen du. Uda eta jaietan eraso hauen hazkunde nabarmena izaten da.Datu zehatza da, jaietan eta batez ere, gazteen artean, “indar gutxiko” izeneko erasoak izaten direla, ahozko erasoak, nahi ez diren zirri eta behin eta berriz ukitzeak jai-eremuetan. Askotan, erantzuna ematera ausartzen diren neska gazte askok krikatuak izaten dira. Erasotutako emakumeen autoestimua, segurtasun irudipena eta beraien eskubideen gozamena murrizten dira. Arazo honen iturria botere harreman ezberdinak dira, gizarteak gizon eta emakumeei bestelako tratua ematen die.Aldarrikapena indarrean mantendu behar dugu, jaietan ere, eraso sexistarik ez, jaiak berdintasunez gozatzea emakumeen eskubidea da, inolako erasorik pairatu gabe. Eraso matxista jaia ez ezik guztion arteko elkarbizitza ere ulertzeko era okerra da. Gure herri eta gure jaietan eraso sexistarik ez gertatzea lortu behar da, eta horretarako gizarte osoak ahaleginak burutu behar ditu.Hau guztia errealitate gatz izanik, Gorbeialdeko kuadrillako berdintasun arloa martxan jarri du prebentzioa eta sentsibilizazio kanpaina Emakunderen laguntzarekin. Kasu honetan jai eremuetan gazteei zuzendutako kartelak jarriko dira ondorengo leloarekin: KALEAK, GAUAK ETA JAIAK GEUREAK DIRA !