Azken astean pilatuz doaz hiri hondakinak dagokion enpresak ez dituelako jasotzen.

Zuiako Udalak jakinarazi nahi du, egiaztatu ahal izan duzuenez, duela astebetetik, gutxi gorabehera, hiri hondakinak ez direla edukiontzien hainbat eremutan biltzen eta kentzen. Gorbeialdeko hainbat udalerritan ere gertatzen ari da arazo hori.
 

Udalak ez daki zerbitzu horren ardura duen enpresak (Daorge) zergatik ez duen erretiratu, eta badaki Gorbeialdeko Kuadrilla enpresarekin harremanetan jarri dela jada, egungo egoera azkar konpontzeko.
 

Udalak espero du denbora tarte laburrean zerbitzurik gabeko egoera hau konpontzea zikinkeria eta osasungarritasun eza saihestuz.
 

Barkatu eragozpenak.