Jesusa Eneako lorategia eraberrituko da. Helburua, ahalik eta gehien erabiltzeko espazioa sortzea da.Baina, nola diseinatu? Nolako lorategia gustatuko litzaizuke?

Murgiako eskolan aurkeztuko da proiektua datorren urriaren 13an eta herritarrek ere aukera izango dute lorategia bisitatzeko, urriaren 15ean.

Ate irekiak: urriaren 15ean

Egun horretan, lorategia irekita egongo da, interesa duenak bisitatzeko. Ordutegia: 10:00-19:00.

Eta ondoren irekiko da proposamenak jasotzeko epea, datorren azaroaren 15a bitartean.