2014-2017 urteen artean jaiotako ume txikiei eta beraien gurasoei zuzenduta.
Ume txikiek (2014 eta 2017 urteen artean jaiotakoek) eta beraien gurasoek jolasean eta kantuan aritzeko aukera izango dute, azaroaren 16an, 17:00etan, Zuiako gaztelekuan (Bea Murgia etxean). Jostabi elkartearen eskutik, JOLAS ETA ABESTI LANTEGIA FAMILIAN tailerra antolatu du Zuiako Udalak.
Saioak honako helburuak ditu:
- Jolas eta abestiek haurren garapenean eta euskararen normalizazioan duten garrantziaz kontzientziatzea.
- Helduei umeekin euskaraz aritzeko oinarrizko baliabideak eskaintzea
- Partaideei euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak ematea
- Euskal jolasak eta euskal abestiak ikastea
- Euskaraz jolastuz gozatzea, hizkuntzarekiko atxikimendua lortzea, euskara erakargarri bihurtzea.
Horretarako, modu praktikoan, hau da proposatuko dena:
- Euskaraz aritu ahal izateko oinarrizko hizkuntza-baliabideak
- Euskal abestiak eta jolasak
- Jolasekin lotutako hiztegi zehatza
Tailerrean parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago. Horretarako, bidali mezu bat euskara@gorbeialdea.eus helbidera, azaroaren 13a baino lehen.