Haurtzaroa, bizitzako aldi erabakigarri bat da, etapa honetan zehar bizitako esperientziek behin betiko aztarna uzten dute. Gainera bizipen hauen bitartez, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen dira.

Umeek jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dute. Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa, hauen bitartez, inguruarekin interakzioa izatea lortzen dutelako.

Jolas eta ipuinek funtzio hezitzailea dute eta arrazoi horregatik ezin daiteke elementu neutraltzat hartu. Ez daude neskentzako edo multilentzako diren jolasik.

Jolasek ez dute sexurik. Pertsonak sexuka bereiztea erabaki kulturala da. Jolas sexistak egungo jendartearen isla dira, hain zuzen ere, gizonezkoak-maskulino eta emakumezkoak-femenino bezala antolatzen duen jendartearen ispilu.Sexuaren arabera, neska eta mutilei rol batzuk esleitzen zaizkie, zelako jostailuekin jolastu behar duten definituz.