Ekainaren 30ean, eta uztailaren 1, 7 eta 8an egingo da Jugatxin, iluntzean.
'Jugatxi, basoaren argia' Nacho Arantegui sortzaile ezagunak sortutako esperientzia artistikoa da, musika, argia, natura, eskultura eta dantza, besteak beste, batzen dituena.
Lau iluntze-gauetan ikusi ahal izango da: ekainaren 30ean, eta uztailaren 1, 7 eta 8an.
Sarrera 10 eurokoa da (7 eurokoa langabetu eta ikasleentzat) eta hemen eskuragarri daude.