Ekainaren 30ean, eta uztailaren 1, 7 eta 8an, 21:30ean egingo da.

Land Art dinamikatan aditua den Nacho Aranteguik diseinatu du Jugatxiko ermitan eta basoan gauzatuko den ikuskizuna. Inguruarekin eta naturarekin batera sortutako emanaldi horrek musika, dantza, eskultura eta bestelako diziplinak batuko ditu; eta, jakina, errepikaezina izango da.

Ikuskizuna 21:30ean hasiko da lau egunetan eta interesatuek ordu laurden aurretik egon beharko dute Jugatxin bertan. Ikuskizunak ordu eta 20 minutu inguruko iraupena izango du.

Sarrera 10 euro izango da; eta ikasle zein lanagabetuek 7 euro ordaindu beharko dituzte.

Eskuratu sarrerak hemen.