Azken aldian kartoia jasotzeko zerbitzua ez da behar bezala ematen.
Udalak jakinarazi du kartoia jasotzeko zerbitzua ez dela Udalaren eskumena; zerbitzu hori Arabako Foru Aldundiaren eskumena da.
Udalak jakin duenez zerbitzu hori emateaz arduratzen den Daorge enpresan lan gatazka bat dago. Eta, horren ondorioz, udalerriko hainbat puntutan ez dituzte edukiontziak husten.
Udalak espero du lan gatazka lehenbailehen konpontzea.