2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, Udalak hitzartu eta argitaratutakoaren arabera.
Udalak gaurkotu ditu kirol jardueren prezio publikoak.
Jakina, prezioak bereizten dira abonatuak direnen eta ez direnen artean.
Esaterako, haurren kasuan (14 urtetik beherakoak) astean egun bakarragatik 7/12 euro ordainduko dituzte (abonatu/ez abonatu). Astean bi egunengatik 14/24 euro; eta hiru egunengatik 21/36 euro.
Helduen kasuan, aldiz, astean egun bategatik 13/22 euro; bi egunengatik 26/44 euro; eta hirugatik 39/66 euro.
Tenis ikastaroa, aldiz, ez da egunetan banatzen: haurrek (14 urtetik behera) 20/30 euro ordainduko dituzte (abonatu/ez abonatu); eta helduek 25/38 euro.