Maiatzaren 17an, 18:00etan.
Zuiako Udalak aurrera egiten jarraitzen du Klima eta Energia Plana egiteko prozesuan. Klima aldaketa arintzeko eta klima aldaketara egokitzeko datozen urteetako jarduera nagusiak zehaztuko dituen Plan hau egiteko, Udalak udalerriko herritarren iritzia, ekarpenak eta parte hartzea izan nahi ditu.
Horretarako, herritarren ekarpenak jaso dira inkesten bidez; eta maiatzaren 17rako aurrez aurreko saio bat antolatu da, non pertsona interesdun guztiek klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren inguruan dituzten kezkak, ekarpenak eta iradokizunak helarazi ahal izango dituzten.
Horretarako, saioan talde lanerako hainbat dinamika proposatuko dira, Zuiako udalerrian klima aldaketa arintzeko eta klima aldaketara egokitzeko bidean aurrera egiten lagunduko duten neurri espezifikoak identifikatzeko planteatu daitezkeen ideiak eta jarduerak proposatzeko.
Partehartze saioa maiatzaren 17an, asteazkena, izango da 18.00etan, Udaletxeko 1. solairuko bilera gelan.
Eman izena hemen.
Animatu eta parte hartu!