Aholkularitza zerbitzua goizez eta arratsaldez, eta jardunaldi dibulgatiboa 18:00etan. Biak Udaletxean.
Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak energia komunitateen eraketa eta garapena sustatzen du eta Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen doako zerbitzu bat da, trantsizio energetikoa bultzatzeko. Bere helburu nagusia bidezko trantsizioa sustatzea da; horretarako, laguntza integrala eskaintzen die interesa duten pertsona eta enpresa guztiei.
Energia komunitateak oso alternatiba erakargarriak dira energia berriztagarria kontsumitzen hasteko. Baina nola? Autokontsumoa da erantzuna. Zure fakturan aurreztu ahal izango duzu, energia garbia sortu eta zure komunitatea indartu. Horren gaineko informazioa eta aholkularitza emateko aukera izango da datorren astean Zuia
Eguna: Martxoak 26, asteazkena.
Ordua: 10:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik a 20:00etara.
Lekua: Zuiako Udaletxea.
Eskatu hemen hitzordua.
Horrez gain, egun berean eta baita Udaletxean ere, jardunaldi dibulgatiboa egingo da. Jardunaldi horretan energia komunitateen barruan aurkitu daitezkeen eredu desberdinetan sakonduko da, batez ere hurrengo aspektuetan: komunitateen antolakuntza ekintzak, nortzuk parte har dezaketen, gaur egungo eredu juridikoen alde onak eta txarrak, hasierako oztopoak eta horiek nola gainditu ahal diren, eta dirulaguntzak eta finantziazio bideak, Kuadrillaren testuinguru lokala kontuan hartuta.
Eguna: Martxoak 26 asteazkena
Ordua: 18.00h
Lekua: Zuiako udaletxea