Bigilianoko auzo konpostajearen gunea (Murgian).

 

Arabako Foru Aldundiaren Hondakinen Behatokiaren arabera, gure etxeetan, urtean, 417 kilo zabor sortzen dugu pertsona bakoitzeko. Kopuru horretatik %68a, gutxi gora behera, gainerako zatiari dagokio, hau da: inolako banaketarik egin gabe jasotzen diren hondakinak dira*.

Hondakin horiek aztertuta, zati handi bat (%50 inguru) materia organikoa da. Beraz, ingurumenari begira eta ikuspegi ekonomikoa eta soziala kontuan hartuta, badago hondakin biologiko horiek kudeatzeko era askoz jasangarriago bat: konpostajea, hain zuzen ere.  

Gauzak horrela, hondakinak era jasangarriago eta arduratsuago batean kudeatzea premiazkoa da. Hori dela eta, Zuiako Udalak konpostajea bultzatzeko kanpaina jarri du martxan. Eta parte hartzeko bi era ezberdin proposatzen ditu: auzo konpostajea, batetik, eta etxeko konpostajea, bestetik.

 

ETXEKO KONPOSTAJEA

Partaideek etxean konpostajea egiteko konpromisoa hartu dute. Eta udalak entregatu dizkie konposta egiteko behar dituzten materialak: konpostagailua (400 litrokoa), aireztagailua, eta ontzi bat (10 litrokoa). 100 familiek eman dute izena, aurreikusita zegoen lehenengo fasea osatuz. Eskerrik asko, bide batez.

Interesatuta bazaude, behean agertzen den eskabidea bete eta udaletxean entregatu, eta hurrengo fasean apuntatuko dizugu. 

Etxeko konpostajearen kanpainaren barruan, tailer batzuk antolatuko dira. Beren etxeetan konpostajea era egokian egiteko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta daude. Era berean, balioko dute sortu ahal daitezkeen zalantza guztiak argitzeko. Lehenengo hitzordua abenduaren 14an egin da eta hurrengoa hilaren 20an izango da.   

 

AUZO KONPOSTAJEA

Izena eman ahal duzu Murgiako Bigiliano kalean martxan jarriko den auzo konpostajearen proiektuan. Interesatuak adierazitako lekura eraman behar ditu hondakinak, eta udala arduratuko da gainerako prozeduraz. Behean ere deskargatu ahal duzu izen-emate orria.

(* info gehiagorako: http://www.araba.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1224001265949&language=eu_ES&pagename=DiputacionAlava%2FPage%2FDPA_contenidoFinal )