Hiri hondakin solidoen bilketa egiten duen enpresak ohartarazpen garrantzitsua egin die herritarrei.
Hiri hondakinen solidoen bilketa egiten duen enpresak ohartarazi du behin baino gehiagotan errefusaren edo birziklagarriak ez diren hondakinen edukiontzian errautsa aurkitu duela beste hondakinekin nahastuta.
Jakinarazi dute etxeko errautsek hondakin kutsagarriak izan ditzaketela; hala nola, metal astuank, batez ere produktu jakin batzuk erretzearen ondorioz.
Hala, gogoratu nahi izan dute errauts hori garbia bada ongarri moduan erabili daitekeela eta ez dela aproposa edukiontzietara botatzea. Dena dela, errefusaren edukiontzian utzi behar izatekotan ezinbestekoa dela 48 orduz gutxienez erabat hoztea suterik ez sor ez dezaten; eta beste hondakin batzuetatik ondo bereizteko poltsa itxietan utzi beharko dela.