Martxoaren 1ean; izenematea zabalik.
Korrika Kulturalaren baitan, bertso afaria antolatu da martxoaren 1erako Murgiako txokoan 21:00etan.
Oihana Bartra eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan, eta ordaindu beharrekoa da: 20 euro edo langabetu zein ikasleren kasuan 15 euro.
Izena emateko bideak hauek dira: whatsappez 608 782577 eta e-postaz euskara@gorbeialdea.eus
Norbaitek menu beganoa edo bestelakorik behar izanez gero, jakinarazi dezala izena ematerakoan.