Martxoaren 29an Zigoitiko Gizarte eta kultur etxean Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola den Laiaren aurkezpena izan zen.
Aurkezpen honetan, Foru Aldundiko berdintasun zerbitzuaren ordezkari moduan Arantxa Cañamares egon zen eta baiata Laia eskola antolatzen duten emakumeak ere.
Aurkezpen honi esker jakin genuen, Laia eskolaren helburua emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea dela , haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango dela, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko.
Helburuak prozesu kolektiboak bultzatzea da, gorbeialdeko elkarteekin batera eta baita norberako konpromisua eta parte hartzea, elkarrizketa, hausnarketa eta ahalduntze guneak sortuz , emakume eta gizonen arteko gizarte hobe bat lortzeko.
Bilera honetara, pertsonak politiko, tekniko, elkarteen ordezkariak eta kuadrillako biztanleak hurbildu egin ziren.