Ekainaren 28ko Foru aginduak hala erabakita.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, ekainaren 28ko datan, jakitera eman da sua egiteko debekua ezartzen duen Foru agindua.

Hala, Foru aginduak debekatzen du landa ingurune guztian sua erabiltzea, edozein helbururekin dela ere. Hain zuzen ere, zernahi eratako landa lurzoruan, mendi publiko zein pribatuan, naturgune babestuetan, probintzia edo toki titulartasuneko aisiarako parkeetan zein errepideetako atsedenlekuan.