Zuiako udalbatzak babestu du, aho batez.
Zuiako Udalak azken plenoan Euskalgintzaren Kontseiluak egindako 'Euskararekin bat, euskaraz bat' deialdiarekin bat egin du aho batez eta adierazpen instituzionala bihurtu.
Hala, herritarrei deia egiten die lelo honekin larunbat honetan, azaroak 4, Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko. Manifestazioa Euskaldunatik (Bilbo) irtengo da 17:00etan.
Eta autobusa antolatu da Zuiatik 15:30etik abiatuko dena autobus geltoki zaharretik; buelta 20:00etan izango da. Kostua 13 euro ingurukoa izango da (batutako kopuruaren arabera).
Interesatuak apuntatu daitezela lehenbailehen honako telefono zenbakira deituta: 652 738231.