LATSARIAK dokumentala arropa garbitzaileen hitzak eta bizitzak bildu dituen dokumentala da, 2022an aurkeztuberria.

Con Ciencia y Arte elkarteak eragindako dokumentalak latsarien lana gogora ekarri nahi du, izan ere emakumeen lana ezinbestekoa izan da herriaren eta familien osasuna eta bizi kalitatea mantentzeko. Hartara hamahiru emakumek beraien bizipenak kontatzen dituzte eta, era berean, garbitegiak nolakoak ziren eta non zeuden kontatzen digute. Dokumentalak Bilboko errealitatea du indargune, baina Euskal Herriko beste leku batzuetako berbak jasotzen ditu baita ere.

Esti Maguregik (zuzendaria, irudigintza, edizioa), Argenis Mesak (zuzendari artistikoa eta performancea), Marta Brancasek (historia zuzendaria) eta Irune Lauzirikak (ekoizpena) filme hunkigarria bezain indartsu hau oparitu nahi izan diete herri honetako emakumeei, beraiei zor zaien ohorea itzuli nahiean. Poseía, sentiberatasuna eta emakume haiekiko errespetua eta maitasuna nabarmena da dokumentalean.

Emanaldia performance batekin hasiko da, segidan dokumentala proiektatuko da eta buekaran berbaldi bat egongo da.