Ekainaren 28an LGTB kolektiboaren nazioarteko eguna dugu eta berdintasun zerbitzutik ekintza berezi bat jarriko da martxan egun ospatu nahian. Izan ere, oraindik ere lan asko egiteko dago arlo honetan eta lanetako bat da hezkuntza. Hori lortu nahian, ekainaren 28ko astean eskuragarri izango duzue liburutegian eta baita udaleko web horrian ere berdintasun eta LGTB kolektikoari buruzko ipuin eta liburu gidatxo bat.Gida honetan agertu egingo dira, ze liburu dauden eskuragarri liburutegian berdintasun eta LGTB kolektiboaren inguruan eta ez daudenak baina eskatu ahal direnak Euskadiko liburutegi sarearen bitartez, oso gomendagarriak direlako.Honen bitartez lortu nahi dena da, umeak, gazteak eta helduak berdintasuna gauzatzen duten, familia eredu berriak eta genero rolak apurtzen dituzten liburuak eskura izatea.