Erakusketa, dokumental emanaldi eta Carlos Carnicero Herreros historialariaren hitzaldi bat Bea-Murgia Etxean
Murgia, 2017ko abuztuaren 30a_ Memoria historikoa errekuperatzeko egiten duen lanaren barruan, ‘Martxoak 3’ ekintza programa antolatu du Zuiako Udalak, ‘Asociación Víctimas 3 de Marzo-Martxoak 3 Elkartea’-ren eta Arabako Foru Aldundiaren lankidetzan.
Bea-Murgia Etxean (Murgian) egingo dira ekintza guztiak, hurrengo hauek direnak:
- bihar, abuztuaren 31an, 18:00tik aurrera, ‘Massacre in Vitoria’ dokumentala proiektatuko da. Emanaldian elkarteko kide batzuk izango dira, besteak beste, Nerea Martinez Aranburuzabala eta Andoni Txasko.
- Jarraian inauguratuko da ‘Martxoak 3 grebatik sarraskira_De la huelga a la matanza’ erakusketa; irailaren 3ra arte, 18:00 etatik 21:00era ikusgai egongo dena, hain zuzen ere.
- Azkenik etzi, irailaren 1ean, 19:30etan Carlos Carnicero Herrerosek, historialariak eta ‘La ciudad donde nunca pasa nada: Vitoria 3 de marzo de 1976’ liburuaren egileak, hitzaldi bat eskainiko du.