Gorbeialdeko Mugimendu Feministak antolatuta.
Aurten ere Gorbeialdeko Mugimendu Feministak egitarau bateratua antolatu du martxoak 8rako. Aurtengoan 'Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak!' lelopean.
Larunbatean, 11:30ean, egin da hitzordua Zuiako plazan. Handik denok Gasteizko manifestaziora joateko.
15:00etan bazkari autogestionatua egingo da Murgiako Txokoan. Eta bazkal ostea girotua izango da.
Bukatzeko, 18:00etan, argazki kolektiboa eta ekitaldia izango dira plazan.