Gorbeialdeko Mugimendu Feministarekin bat eginez.

Gorbeialdeko Kuadrillako talde feministek proposatuta, gobernu batzordeak honako udal adierazpena onartu du.

Ikusi hemen udal adierazpen osoa.

Modu horretan, Udalak honako konpromisoak hartuko ditu:

Berdintasun egiturari baliabide ekonomikoak ematea, berdintasun politikak eta indarkeria matxistaren aurkakoak garatzeko.
– Emakumeekin eta mugimendu feministarekin hitz egiteko aukera emango duten espazioak bultzatzea eta babestea.
– Udalak egiten dituen kontratazioetan, dirulaguntzetan, ordenantzetan eta arauetan beharrezkotzat jotzen den kasuetan ekintza positiboak edo berdintasun klausulak ezartzen direla bermatzea.
– Murgia BHIko eta Virgen de Oro eskolako berdintasun arduradunekin koordinatuta egiten den lanarekin jarraitzea, berdintasunaren eta tratu onen balioak lantzeko.
Sexuaren/generoaren arabera bereizitako datuak biltzea, Zuiaren errealitatea ezagutzeko, espazioen erabilerari, ekipamenduei, zergen ordainketari, kultura- eta kirol-jarduerei eta abarri dagokienez.

Horrez gain, jakina, Udalak herritarrak animatzen ditu Gorbeialdeko Mugimendu Feministak martxoak 8ari begira antolatutako ekintzetan parte hartzera.