Manifestazioa, liburu aurkezpena, antzerkia eta ipuin kontaketa.
Aurten ere Udaleko Berdintasun Sailak Martxoak 8arekin lotutako programa zabala antolatu du.
Martxoaren 8an, Kuadrillako manifestazioa egingo da Izarran, Gorbeialdeko Mugimendu Feministak antolatuta. 19:00etan abiatuko da Beheko Iturritik.
Martxoaren 14an, Maitena Monroyk 'Autodefensa feminista: Más allá de decir no' liburua aurkeztuko du Udaletxean, 18:30ean.
Martxoaren 17an, Virginia Imazek 'Pronoia' antzezlana eskainiko du Udaletxean, 18.30ean. Sarrerak salgai daude Entradium-en.
Martxoaren 22an, berdintasuna lantzeko 'Nerekin jolastu nahi?' ipuin kontaketa egingo da 3 eta 5 urte arteko umeei zuzenduta Udaletxean, 17.30ean.