Palatuko lanak direla-eta, hainbat aldaketa daude.
Udalak martxoaren 31etik ekainaren 15era arteko kirol jardueren egitaraua aurkeztu du.
Helduendako Aerofitness, Combi gym, Sasoi fisikoa, Mantentze gimnasia, Gimnasia posturala, Helduen tenisa eta Yoga.
Gazteendako Kirol aurreko jolasak eta Gazte tenisa.
Ikusi eskaintza osoa beheko PDFan.
Palatu eraberritzeko lanak direla-eta, hainbat kokapen aldaketa izango dira, jakina. Hain zuzen ere, lanek eragingo dute hasierako eta amaierako ordutegiaren aldaketan, kokapenaren aldaketan eta, eragin nagusia, barruko aldagelak erabiltzeko ezintasunean.
Barkatu eragozpenak eta gozatu ariketa fisikoa egiten!
Informazio gehiago, 945 430157- 672 116061 telefono zenbakietara deituta edo palatu.zuia@gmail.com e-posta helbidera idatzita.