Miren Narbaiza Napoka Iria bikoteko kide modura ezagutu genuen. Ibilbide oparoa izan zuen taldeak, Ander Mujikarekin batera osatuak, 2017an desegin arte.
Ondoren, beste talde batzurekin ere aritu izan da; besteak beste, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Splith. Une honetan, MICE bakarkako proiektuarekin dabil, eta bi lan argitaratu ditu: MICE, eta ZILAR PRINTZAK EPa (2019koa azken hau).
Urriaren 7an izango dugu Zuian, gaztetxean, 19:00etan. Elkarrizketatxo labur baten ondoren eskainiko digu emanaldia.
Emanaldia doakoa izango da, baina aldez aurretik sarrera hartu beharra dago:
https://entradium.com/events/mice-miren-narbaizaren-kontzertua