Urteroko hitzordu garrantzitsua bihurtu da.

Urtero bezala, Gorbeiako Bazterra mikologia taldeak egitarau zabala antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Egun handia urriaren 13a da, igandea; izango direlako argazki erakusketa, mikopintxoteoa, eskulan tailerra eta ekintza ugari Jai Alai frontoiaren inguruan.

Baina egitaraua askoz zabalagoa da, badirelako, baita ere, ibilbide mikologiko gidatuak hilaren 7tik 12ra bitartean; eta tematika honi buruzko hitzaldiak urriaren 12, 13, 15, 16, 17 eta 18an.