55 urtetik gorakoendako ikastaroa.
Martxoaren 5 eta 6an, mugikorrari etekina ateratzeko ikastaroa antolatu dute Bea Murgia etxean, 17:00etatik 19:00etara.
Ikastaroa 55 urtetik gorakoei zuzenduta dago; eta honako gaiak landuko dituzte: whatsapp, QR kodeak, 112 Sos Deiak, bankuko mugimenduak, Bizum, Google maps...
Interesatuek izena eman beharko dute Udaletxean edo 945 430167 telefono zenbakira deituta. A, eta eraman mugikorra kargatuta!