Zuia bizi, gozatu, zaindu… bizikletan mugitu! Lelopean kanpaina berezia jarri du martxan Zuiako Udalak.Asteklima 2021, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan kokatzen da kanpaina eta bizikletaren erabilera bultzatzea du helburua.Horretarako, bi hitzaldi antolatu dira, bizikleta ibilaldia, eta horrez gain, informazio eta aholkuekin esku-orria ere kaleratu da.
Hitzaldiak
- Eguna: irailak 23, osteguna.
- Hizlaria: Xabier San Sebastian.
- Non: Murgiako institutuan.
- Norentzat: bertako ikasleei zuzenduta.
- Eguna: irailak 27, astelehena.
- Hizlaria: Tania Calvo
- Ordua: 19:00
- Non: Zuiako udala
- Oharra: izena ematea beharrezkoa da.
- Link honetan: https://entradium.com/events/hitzaldia-charla-tania-calvo
Bizikleta ibilaldia, mugikortasun jasangarriaren alde
- Eguna: urriak 3, igandea
- Hasiera ordua: 10:45
- Non: Zuiako udaletxe plaza
Informazioa osatzeko, kontsultatu kartela (Mugikortasun astea, ekintzak).
Esku-orria: aholkuak
Bizikleta, ingurugiroa zaintzeko garraiobide egokia dela ziurtatzen da esku-orrian, arrazoi desberdinak medio. Gainera, hainbat informazio eta aholku jasotzen ditu. Hala nola: bizikleta erabiltzeko arrazoiak, erabiltzeko gomendioak…
Kontsultatu dokumentua azpian.