Villa Jesusa lorategian eta Bea Murgia plazan.
Irailaren 9an, larunbata, Aztarna Beltza jaialdia Zuian ospatuko da; hain zuzen ere, herriko bi gunetan.
Villa Jesusa lorategian bi ekitaldi izango dira: 12:00etan ipuin kontaketa eta 17:00etan Plastiko preziatua tailerra.
Bea Murgia plazan ere ekitaldi ugari izango dira; honakoak: 13:00etan Bubblin´ Sound System alongside Sustrai Sister; 14:30ean Dr. Risi; 17:00etan Arima Soul; 18:00etan Big Bros; 20:30ean Parrucho; eta azkenik, 22:00etan, berriro Bubblin´ Sound System alongside Sustrai Sister.
Horrez gain, egunean zehar Zuiako Ezti Museora bisita gidatuak antolatu dira.