Larunbat honetan, ekainak 10.
Urtero moduan, Gorbeialdeko musika eskolen topaketa egingo da. Aurtengoa Urkabustaizen izango da, ekainaren 10ean.
Egitaraua honakoa izango da:
10:00etan harrera kultura etxean.
10:30etik 12:00etara musika eskolen kontzertuak; parte hartuko dute Aramaioko, Urkabustaizko, Zigoitiako eta Zuiako eskolek.
12:00etatik 12:30era kultura etxetik Izarrako elizara ibilaldi girotua izango da.
Horren ostean, 12:30etik 13:30era Gorbeialdeko abesbatzek kontzertuak egingo dituzte elizan: Zurbano, UME, Mairu eta Bixente Goikoetxea abesbatzek.
Autobusak Ostuñoko parkingetik irtengo dira 16:00etan.