Otsailaren 25ean.

Txintxularra elkarteak, Udalaren laguntzarekin, 'Natura eta kulturarekin bat' programaren baitako ekimen berri bat antolatu du otsailaren 25eako, 'Zer ote dago...putzuan?' izenarekin.

6 eta 12 urte arteko ume eta gaztetxoei zuzendutako ekimen hau Altube parkean egingo da, 10:30etik 13:30era.

Gurasoek umeak Altubera eraman eta, ondoren, handik jaso beharko dituzte.

Matrikula 3 euro da eta ekimena 20 pertsonentzat mugatua dago.

Izenematea hemen egin beharko da; eta plazak zozketa bidez banatuko dira otsailaren 19an.