Lehen pauso moduan inkesta bat erantzutea proposatu du Kukuso Taldeak.

Kukuso Taldeak komunitatean landu nahi du emakumeok osasun sistemaren aldetik jasotzen dugun biolentzia: hala nola, biolentzia obstetriko zein ginekologikoa, osasun mentalari dagokiona, zahartzaro zein menopausiakoa, edo ama ala ez izatearena, besteak beste.

Gai horiek mahai gainean jarri eta komunitatean lantzeko ekimenen bat antolatu nahi dute; eta horren bidean aurretik inkesta labur hau erantzutea eskatzen dute.