Idazkari kontu hartzailea izendatzeko prozedura dela-eta, epe horretan hartutako erabakiak deusezak edo baliogabeak izan daitezke.

Martxoaren 16an, Zuiako udalbatzak aho batez erabaki zuen osoko bilkuran, ofizioz berrikusi behar zirela 2022ko uztailetik azarora bitartean egindako udalbatzarretan hartutako erabakiak.

Idazkari kontu hartzailea izendatzeko prozedura dela eta, erabaki hori hartu da udalbatzarrak osoko bilkuran aipatutako tarte horretan hartutako erabakiak deusezak edo baliogabeak izan baitaitezke. Erabaki honen bidez, zenbait txosten juridikotan oinarri hartuta, onetsitako akordio eta erabaki horien gardentasuna eta legezkotasuna babestu eta ziurtatu nahi da, nahiz hartutako erabaki horiek aho batez hartu diren, gehiengo osoaz onartu zen bat izan ezik.