Gorbeiako Bazterrak elkarteak antolatuta.
Gorbeiako Bazterrak elkarteak Orkideoflora jardunaldiak antolatu ditu asteburu honetarako.
Maiatzaren 17an, Ruben Velazquezek 'Aproximación al mundo de las orquídeas ibéricas' hitzaldia egingo du Udaletxean 19:00etan.
Maiatzaren 18an, Gorbeiako Bazterrak eta Aranzadiko kideak soilik joan ahal izango diren prospekzio irteera.
Egun berean, 17:00etan, orkideei buruzko topaketa zientifikoa.
Bukatzeko, igandean, maiatzaren 19an, orkideak identifikatzeko irteera irekia. 10:30ean, Udaletxe plazatik.
Izena eman behar da aurretik whatsapp bidez honako zenbakiren batera: 636 486486 edo 610 204763.