Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailak dekretu bat onartu zuen 2024ko abenduaren 31n, Udaletako osoko bilkurek aurretik onartu gabe.
Udaleko Osoko Bilkurak ez du onartu Foru Aldundiko Gizarte Politiketako sailak egindako proposamena. Proposamen horretan, 2024ko abenduaren 31n Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak argitaratutako aurtengo gizarte zerbitzuak emateko prezio publikoak finkatzen dira eta eragina du 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera. Osoko Bilkurako idazkariaren txosten baten berri izan eta gero hartu du erabakia Osoko Bilkurak, "prezio publikoak aplikatzeko ezinbestekoak diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituelako". Osoko Bilkurak aho batez onartu du proposamena alde batera uztea.
Prozedura guztiz okerra dela ikusita, udal gobernuak nabarmendu du egoera horretan ez dela bidezkoa dekretu hori babestea. Beraz, Arabako Foru Aldundiari eta bere Gizarte Zerbitzuetako Sailari eskatu die konponbide bat eman diezaiotela egoera horri eta aplika ditzatela 2024. urteko prezioak, irregulartasun egoera hori konpondu arte, Udalaren eskumeneko zerbitzuen prezioetan.