Gorbeialdeko Kuadrillaren eskutik.

Urriaren 24tik 31ra eta azaroaren 2an, ostalaritza eta saltokietara bideratutako lehen sorospen ikastaroa egingo da Murgian, arratsaldetan (15:15-17:45).

Guztira 15 ordu izango dira, eta matrikula doan da.

Honako gaiak landuko dira:

-Lehen sorospenak.

-Ostalaritza eta saltokietan larrialdi kasuetarako lehen arreta.

-Zaurituen garraioa eta mugikortasuna.

-Botikina.

-Desfilibradorea (DEA) erabiltzen jakiteko gakoak.

Plaza kopurua mugatua da. Eman izena Gorbeialdeko Kuadrillara deituta (945 430167) edo idatzita (ekonomia@gorbeialdea.eus).