Ekainak 22, 19:00etan, Udaletxean.

Ostegun honetan, ekainak 22, 'Haur eta gazteen transexualitatea: ez da nire gorputza, zure begirada da' hitzaldia izango da Udaletxean, 19:00etan.

Hizlaria ume eta gazteen transexualitatean espezializatutako Bea Sever sexologa izango da. Gainera, hitzaldiaz gain, nerabeen testigantzak ere izango dira eta, jakina, solasaldia.